Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Afrikaldean ibilia naiz
noski aurtengo udaran,
zelaiak eta animaliak
dabiltza danak ilaran,
hemendik joanda paraje haiek
ikusi ondoren patxadan,
bat ohartzen da mundu txiki hau
zeinen diferentea dan. (BIS)
Telebistatik ikusten nitun
orain arte hango ertzak,
aurten joanda ikusi ditut
egiak eta promesak,
gauza guziak ondo ulertzen
ez dira oso errezak,
han kolorea ta egoera
biak baidirade beltzak. (BIS)
Animaliak zelai haunditan
ikusten dira lanean,
goizean jeiki egunez etzan
ta jan ilunabarrean,
baina elefante ta lehoiak nunnahi
hilda baztarrean,
animaliak han ere dabiltz
gizonaren beldurrean. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra