Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-22 Arrasate Jaialdia
Gai-jartzailea
Izarzelaia, Jon Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hona hemen hiru hitz, hiru bertso kantatzeko. Bata: Arrasate, bestea: Euskaldun; eta birugarrena: Dezagun.
Gaiari oharrak
Arrasate Euskaldun Dezagun, Arrasateko euskara elkartearen izena da.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
AED Kultur Elkartea

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Leniz aldeko bailaran dago
hiriburutik aparte,
Oinaztar eta Ganboatarrak
hemen hamaika gerrate,
A hizkia(re)kin hasten da eta
bi bukaerakoak TE,
zortzi letra ta jende oneko
herria da ARRASATE.

Herrimin hori aipatzen degu
aukera degun guzian,
kooperatiben erdigune ere
degu denbora luzian,
beste zertxobait esan nahi nuke
E letra(re)kin jolasian
Arrasaterik ez det ulertzen
Euskaldun izan ezian.

Lana badago egiteko ta
abia gaitezen arin,
euskeraz mintzo ikastoletan,
kale, tabernetan berdin,
Amaia hontan bildu geranak
behar ginake ahalegin,
Arrasate da Euskal kontuan,
"Dezagun" "Da" bihur dadin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra