Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Juanjo Respaldiza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Gazteen Eguna (1. 1990. Ordizia)
Saioa
1990-04-01 Ordizia Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Respaldiza, Juanjo
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Liluraturik utzi zaituen neska bati idatziozu Iehenengo eskutitza, ahoz esaten ausartu ez zarelako.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-04-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Juanjo Respaldiza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere eskutan erdi dardarti
hartua daukat arkatza,
ta papelean ezarri nahi dut
bihotz taupadaren martxa,
argi ta garbi esan nahi dizut
maitatzen zaitut neskatxa,
ea egizko bihurtzen dezun
nik daukadan esperantza.

Zuri zuzendu zaizu lehenengoz
mutil koxkor bildurtia,
eta horrela azaltzen dizu
sinisten duen egia,
kartatxo bat izan daitekenez
horretako aitzakia,
ea zurean sartu daiteken
nere bihoztxo txikia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra