Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-01-27 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1990-01-27 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze
Azken epaia emana dute
orain Xabierren alde,
aldameneko alproja hauek
ikaraz beteta daude,
dopatu egin zirela eta
ni naiz txapelaren jabe,
hori lehen ere bagenekien
medikuek esan gabe. (BIS)
S. Lizaso
Kantatu aurrez zer esan nahi dan
pentsa ezazu lehenbizi,
nik egun hartan egin nahi nitun
hainbat ekintza berezi,
ta Xantinean bazkaldu nuen
txanpain fresko eta guzi,
ur hutsarekin ibiltzen danak
txapelik ez du merezi. (BIS)
J. Lopategi
Nik bokadiloz egina nuen
bazkari sano leguna,
beraz ez zaitez horrela poztu
zu Euzkitze laguna,
fidatzekoa ez da oraindik
medikuak esan duna,
kontranalisis egina arte
zu ez zera txapeldurta. (BIS)
Euzkitze
Penagarri da aitortzeko aina
kategori ez izatea,
Jon Lopategik oraintxe dauka
desondra eta kaltea,
tripa eraman zuen belarrez
eta pastillaz betea,
gero klinikan pasatu zuen
hurrengo hilabetea. (BIS)
S. Lizaso
Txanpainarekin bazkaltzen busti
nere bizar da bigote,
arratsaldean horregatikan
azaldu nun hainbat trote,
nola Xabier ala beltz hori
gaur hain buru harro ote
juradokoai guri bezela
prueba egin baliote? (BIS)
J Lopategi
(bertsoa falta da)
Euzkitze
Jarri didazu Amparo Muñoz
gaxo horren panorama,
esan dezuna gezurra dala
testigu bedi Zegama,
antidopinak ezarri dizu
bizi guzirako zama,
gizarajoa oraintxe zaude
ez txapel, eta ez fama. (BIS)
S. Lizaso
Azkena izan dan erabaki hau
ez nuen asko espero,
ur hutsarekin ibiltzen dan hau
txapel haundian bezero,
nik aitortzen det nahikoa xurrut
egiten det egunero,
hauen doblea edan behar det
ne(r)i erasate ezkero. (BIS)
J. Lopategi
Ni txapelaren jabe egin nintzan
ta bizi naiz bere maitez,
harrokerian zatoz zu baina
azkar atzeratu zaitez,
azken orduko ametsa beti
bete nola ohi dan nekez,
nik osasuna galdu nezake
baina nere txapelik ez. (BIS)
Euzkitze
Hara, ba, nola aldatu zaigun
finalaren pelikula,
norbaitek azkar irentsi ditu
hainbat iseka ta burla,
ijito beltzak gaurtik aurrera
ez du ahaztuko sekula,
Azpeitiar bati irabazteko
azpeitiarra behar dula. (BIS)
S. Lizaso
Onartzen dizut arrazoi hori
nola ez dan izan hutsa,
pastillarekin indartu zuen
gure beltz honek gorputza,
aurreko saltsak alde zituen
ta juraduan laguntza,
txapeldun gisan kanta zak baina
Ermu aldetik haruntza. (BIS)
J. Lopategi
Ermu aldetik haruntz txapeldun
nintzan lehendikan, jakina,
eta honezkero Gipuzkuaruntz
luzatu nere ekina,
aizu Euzkitze ez zera aurkitzen
zeuk pentsatu bezain fina,
nere parera ailegatzeko
zeuk behar dezu dopina. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra