Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1990-07-06 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Haruntza joana nauzue ta
berri batzuek ekarri,
hemengo anaiak han ikusiaz
ze basarkada alkarri,
orain bezela lehenago ere
handik egona naiz sarri,
ezer ez dute falta han baina
Euskal Herria egarri.
Hemendik eraman zituena
dolar eder batzu(re)n grina,
eta han asetu zuten ongi
bere etxeko ezina,
orain barnean sentitzen dute
berriz ere herrimina,
Euskadin ez det inoiz ikusi
han hainbeste ikurrina.
Haientzat beraz aldatu dira
pobretasunen garaiak,
lan gogor egin zuten lehen eta
orain epoka lasaiak,
erromeritan ikusi nitun
dantzari eta alaiak,
baina sekula ere ahaztu gabe
sortu zituzten sustraiak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra