Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-08-15 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1990-08-15 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hainbat urtetan egon ondoren
lotsati eta herabe,
gaurko egunean gazte ta zaharrak
guztiz kezkaturik daude,
haizea eta hautsa nahasturik
porlana erreken jabe,
aurrerapena ona da baina
natura hondatu gabe. (BIS)
Noiz arte bizi behar ote da
hauts zikinaren esklabo,
hola luzaro segi ezkero
gure ingurua akabo,
gertatzen denaz ohartu eta
ni behintzat seguru nago,
hauts gutxiago behar dela ta
parke natural gehiago. (BIS)
Gauzak iluntzen ari zaizkigu
ez al da oso nabarmen?
Aurka egiteko beti ez dugu
hainbat indar eta kemen,
gure natura zaharraren alde
hasi gaitezen lehenbailehen,
neurri gogorrak hartu ditzagun
berandu izan baino lehen. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra