Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia
Gai-jartzailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Murua izango da Landetako zahar egoitzan dagona eta bihar hemen zaharren eguna ospatzen degunez, Sarasua auzoko gaztea joan zaio bazkaritarako gonbidapenarekin.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sarasua
Bakarrik zaude egoitzan eta
gogortu zaizu gerria,
sendikorik ez eta gainera
itzaldu zaizu irria,
baina auzo hau berriro dago
zuri begira jarria,
etorri zaitez bazkaritara
aitona maitagarria.
Murua
Gonbite horrek malkotan nauka
egiten dizut aitortza,
denek ahaztu ninduten ustez
zu azaltzea zer poza,
ez nengoke ni orain hain triste
maitasunetik hain motza,
gure etxekoek baldin balute
zuk bezelako bihotza.
J Sarasua
Alaitu zaitez egun batean
pena horiek kentzeko,
preparatuta gatoz gazteak
poz pixka bat itzultzeko,
bazkari hortan izango gera
famili baten antzeko,
neska politak ere badaude
balts pare bat dantzatzeko.
Murua
Poza hartzen det itxaropena
badaukat bazkari hortan,
baina bizia zer izan detan
oraindik daukat gogotan,
jator ibili, zuzentasunak
ez du balio askotan,
laguntza gehien behar danean
bakarrik egotekotan.
J. Sarasua
Egun bakar bat baldin bada (e)re
eman dizugu abisu,
gaztea jende alaia dela
oraindik ez al dakizu,
hoitako neska gazteren batek
eskutik heltzen badizu,
garai bateko neska laguntzak
gogoratuko zaizkizu.
Murua
Gaztetasuna gorde nahi nuen
nik ere bizi osuan,
baina zahartzea iritsia zait
antz ematen zait pausuan,
ezbairik gabe aurki sartzen naiz
heriotzaren lazuan,
poz bat badaukat nik nahi bezela
maite nautela auzuan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra