Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-03-30 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-03-30 Urretxu Jaialdia
Gai-jartzailea
Sagastibeltza, Juanjo
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
ETBko erreportariak zarete eta munduko berri eman.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskal Telebista (ETB)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-03-30 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Erreportaiak egiten gabiltz
lan hori degu berezi,
ea mundua ezagutzea
ba ote zuen merezi,
bazter denetan amerikarren
adarrak ditut ikusi,
hemen bezela gainontzean e(re)
injustizia nagusi. (BIS)
Lopategi
Munduan zehar hedatu degu
jakin nahiean begia,
nola ikusi, hala azaldu
nahi genuke guk egia,
Ameriketan dolar asko da
baina hau da komeria,
handikan ere batzuentzako
negarra ta miseria. (BIS)
Murua
Afrikan ere gosez herria,
buru makur ta umila,
alde hortako jende tristea
lehenbailehen jeiki dedila,
Perestroika (e)re Rusin ez zaigu
nahi bezela korapila,
Lituanian hemen bezela
dabiltz askatasun bila. (BIS)
Lopategi
Hargatik degu bihotza bero,
hargatik degu ardura,
berri hoiexek zabaldu dira
aspaldi hontan mundura,
Perestroika(re)kin gertatu dena
guk e(re) guretzako gura,
Euskal Herrira ekar dezagun
Lituaniako guda. (BIS)
Murua
Hego Amerikan izan ditugu
azken berri hain ozenak,
eta emaitzak indarra(re)n bidez
jakinean zetozenak,
suntsitu ditu mamu haundiak
Sandinista hoien ahalmenak,
haien ametsak tristetu ditu
Txamorroren garaipenak. (BIS)
Lopategi
Berri horrekin ni harritua
gelditu nitzan zeharo,
mundu guztira demokrazia
zabaltzen bait zen oparo,
Txamorro horren garaipenetan
errezeloetan nago,
pobreak beti segituko du
gero eta pobreago. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra