Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-01-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Narbarte, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-01-27 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Narbarte, Xabier
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Telleria, aita, gaur ohartu da bere alaba, Narbarte, bere gorputza saltzen ari dela. Gaur erabaki du horretaz alabarekin hitzegitea.

Deskribapena

Doinua
Loreak udan ihintza bezela I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-01-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Narbarte, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Telleria
Sendi eder bat osatu asmoz
saiatu ginan apal gu,
itxaropena ez ote dezu
pikoetara bialdu,
ahaleginduta oraindik ere
izan gindezke gu salbu,
bizi izateko era horretan
ez zazu gorputza saldu.
X. Narbarte
Zure arrazoiak aita maitea
bazuen bere indarra,
ala ta guztiz nerearekin
dago o(ra)in pobre xamarra,
mundu honetan hau izan det nik
dedan lanbide bakarra,
nahiz pena izan irabazteko
gorputza saldu beharra.
M. Telleria
Gaztea zera baina ez zaude
behar dena ikasita,
gure langintza degula bide
mundura zeure bisita,
gaur zabiltza zu kakan dagon
nornahirekin ibilita,
lorea ere urte guztian
ez da izaten polita.
X. Narbarte
Lore gazte bat nintzan garaian
banun hainbeste maitasun,
ta orain berriz kale aldean
badabil zenbat oihartzun,
gorputza saltzen ari naizela
aita omen dezu erazun,
ez nun egingo behar zanean
lagundu bazenidazun.
M. Telleria
Bere garaian laguntza falta
hori esaten da errez,
baina guraso baten papera
ezagutu behar da aurrez,
nik ondo dakit nere alaba
gaur ez zabiltzala legez,
gaur askok maite zaituzte baina
bihar inortxok ere ez.
X. Narbarte
Maitasun hori guraso maite
askotan jokoa baita,
ta ezin umildu naiz eta kontra
golpetik eduki aita,
horrelakoak esan dituzu
alabagana etorrita,
baina zedorrek zer e(g)ingo zendun
nere Iekuan jarrita?
M. Telleria
Zeure gorputza ez dezazula
koska txarretikan jaurti,
nik ondo dakit zuk zoriona
dabilkizula urruti,
gaztea zera hausnartu zazu
ta jantzi zaite buruti(k),
nahi dan hainbeste maitasun egin
baina ez diruagati(k).
X. Narbarte
Ni gauz horretan ez nago ados
zedorrek hori esanez,
arrazoi haundia daukat aita
nahiz jakintsua izan ez,
nik dadukadan lanbide hori
ona da uste dedanez,
diru pixka bat irabazten det
maitasun pixka emanez.
M. Telleria
Zu nornahirekin hemen zabiltza
hala da kaleko hotsa,
zure gorputza hartua dago
aberats baten rnorrontza,
zeuretzat ez da rnesedegarri
ta gurasoentzat lotsa,
zeure gorputza alperrik galdu
eta salduaz bihotza.
X. Narbarte
Nik erantzun bat badet gordean
lehendik nerekin detena,
ta esango det entzun ondoren
zein izan dan aitarena,
aberatsentzat lan egiten det
ta horrek eman dio pena,
hola ez al dabil, aita maitea,
munduko jende gehiena?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra