Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-03-18 Zestoa Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kantaiozue Lasaoko auzoari.

Deskribapena

Doinua
Buenos dias txanbergo jauna
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J Agirre
Gure Lasao maitagarri hau
beti izaten det goguan,
gure kuartoko leihotik ere
nolatan bistan daguan,
nik gaztetako batxilerra ere
hementxe ikasi nuan,
hilabetean prepara(t)u nintzan
noranahirako moduan.
Egaña
Bertsoen bidez famatu behar
hain txoko maitagarria,
zurikeria ez da izango
ondo pentsatzen jarria,
Santa eskera pare bat urte
segidatan etorria,
esan liteke Lasao dela
nere bigarren herria.
Agirre
Egaña ere pozik dagola
ongi degu ikusia,
Lasao hau (e)re lehendikan ere
ez zan oso itxusia,
orain frontoia berria egin da
ta mejoratzen hasia,
izan dezala pelotariak
ateratzeko grazia.
Egaña
Esan bezela herri hontara
gustora dator Egaña,
paraje askotan ez da ematen
zuen herri hontan aina,
frontoi ta guzti osaturikan
zabiltzate alajaina,
Lasao degu auzo koxkor bat
txikia bez(a)in bikaina.
J. Agirre
Esan liteke auzo txiki hau
jarria dala konpleto,
nere ustetan beste batian
ez dago hau baino hobeto,
zu Gasteizera joan zinan da
gure ingurutik kitto,
hemen ez dezu, ez, ikusiko
han hainbeste drogadi(k)to.
Egaña
Arrazoi dezu ez da goxoa
kapitaleko trantzia,
herri koxkorren sanidadeak
badu bere garrantzia,
nahi badezute gu berriz ere
Lasaora etortzia,
gauza bakarra egin behar da
telefonoa hartzia.
J. Agirre
Santa eskean e(re) bazinuzen
hainbeste bertso boteak,
jende guztia alaitutzen du
Egañan borondateak,
gure bihotzak preskatzen ditu
bisita bat egiteak,
etorri zaitez nahi dezunean
zabalik daude ateak.
Egaña
Gonbita nola egin didazun
kontuan hartu ezazu,
kilometroak dozenak dira
ez da hainbat enbarazu,
nolanahi ere neri gonbita
dotore egin didazu,
etorriko naiz zaudela lasai
estimatua daukazu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra