Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-16 Idiazabal Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-16 Idiazabal Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Agirre, Idiazabalgo etxeko andreak, gabonetarako kapoia hazi du eta gaur goizean bisita egin dionean hor ikusi du, Lopategi, azeri beltz hau kapoiaren onduan.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-16 Idiazabal Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agirre
Gabon ta nere ustez baneukan
afari zoragarria,
ta azkenean gertatuko zait
nahiko etekin urria,
azari beltzak manejatu dit
gaur neri kapoi gorria,
bertan azariak sobre eta
kanpotikan etorria. (BIS)
J. Lopategi
Andrea zertan egiten dezu
gaur horrenbeste zarata,
azeri asko dira herri hontan
eta ni oso aparta,
kapoi ederra ikusten nago
pieza nahiko galanta.
Gatzean ondo jarri ezazu
neuretzat izango da-ta. (BIS)
Agirre
lkusitzen da ondo jartzea
gainera eskatzen dezula,
pentsatu zazu zuk zeuretzako
maneja(tu) behar dezula,
azari zahar hau bikaina dago
lepoa dauka mardula,
kolore hontako azaririkan
ez nun ikusi sekula. (BIS)
J. Lopategi
Eta erabat bildurtu zaitu
nere beltzko koloreak,
eta erabat bildurtu zaitu
gaurko nere adoreak,
oso bereak izaten ditut
nik ehizerako uneak,
ai ze gabona pasako degun
nik eta nere kumeak! (BIS)
Agirre
Azariaren bizimodua
ijitoen antzekua,
berak egin ez eta ohiturak
beste(r)i harrapatzekua,
egunen baten hartu behar dezu
nahigaberen batekua,
hontaz aurrera oilotegian
nik jarriko det zepua. (BIS)
J. Lopategi
Maitagarria gertatu zait gaur
zure baserri epela,
iruditzen zait frutua ere
eraman behar detela,
ez jardun kemen karraxi e(g)inez
andre zoroak bezela,
alde egizu zu zerori (e)re
jan behar zaitut bestela. (BIS)
Agirre
Ta azkenean lotsagabetzen
berau hasitzen da, hara!
Azariak gaiztoak dira baina
hau ezin da konpara,
kontuak-kontu mokau ederra
gaur neregandik atera,
hori hartu ta joan zaitez orain
zeure lagun hoietara. (BIS)
J. Lopategi
Basoan libre ibiltzen naiz ni
ez lokarri ta ez hede,
eta honela betetzen ditut
ofizioz zenbat lege,
kapoi ederra gizendu dezu
eta niretzat mesede,
beste holako bat gizendu zazu
hurrengo urterako ere. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra