Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-30 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Faustino Etxebarria
Bertsoa entzun |
1990-12-30 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Faustino Etxebarria
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Udaletxeak agertu zuen
nire omenen barria,
nahiz ta omenik nik ez merezi
hori ohi zan oinarria,
hainbeste lagun ikusten ditut
ze egun agurgarria,
bihotz-bihotzez emoten noia
danoi ondo etorria,
barru-barrutik kantatuko dot
gora Dimako herria! (BIS)
Gure hemengo eskerrak emon
gure alkate jaunari,
gero bigarren bere lagun ta
hemen egon diranari,
eta hirugarren agurgarrizko
gaurko bertsolariari,
esker bero bat emoten deutset
o(ra)in Dimako herriari,
besarkada bat bihotz-bihotzez
hemen zagoen danori. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra