Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-12-30 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-12-30 Dima Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxebarria, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Lana
Hirunaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN. Gai librean aritu ziren, baina ezin zen falta Txapelketari buruzko
komentariorik. Aurretik Golfoko gerraz eta Faustinori buruz aritu ziren.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-12-30 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Bertsolaritzan gerrarako zan
gaur armatu dogun broma
ezkerraldean txapeldun «Baltza»
Euskal Herriko gizona,
erdiko honek dakar Bizkaiko
txapel barriaren sona,
honen ondoan neu izango naz
erdi sobrante dagona. (BIS)
J. Enbeita
Ez dakit hemen jendea bada
gaur zure akorduko,
zeinek pentsako egoera hau
horrela zanik helduko,
sobrante edo ez zagozanik
nik behintzat ezin dot uko,
kulpa zeuk dozu erretiratu
baizara zahar e(g)in orduko. (BIS)
J. Lopategi
Esan leiteke erretiroaz
damutua dala kasik,
garai batean ez eban bota
sekula bertso eskasik,
dirudienez kuadrila hontan
ez jaku aurkitzen pozik,
sobrante ezer ez dauka honek
txapelaren falta baizik. (BIS)
Amuriza
Zer falta eta zer sobran dagon
ebazteko gaur apropos,
Ariatzarrok aspaldi hontan
badauke makina bat poz,
txapeltxo bana daukiela ta
harrokerian hor datoz,
nik bi ederrak dodaz etxean
beraz enpatean gagoz. (BIS)
J. Enbeita
Enpate hori izan daiteke
hemen ustez dabilena,
Euskal Herrian hartua dozu
pare bat aldiz gailena,
baina Bizkaian sekula santan
ez zara izan abilena,
nor bere etxean agintzea da
gauza danetan zailena. (BIS)
J. Lopategi
Hara ta hona zerbait lortzeko
izan dau nahiko arreta,
besteren ondrak ikusi eta
gero albotikan treta,
baina beroni ere badago
nondikan egin iseka,
itxura danez gure Amuriza
ez da Bizkaiko profeta. (BIS)
Amuriza
Euskal Herriko profeta behintzat
izan nintzan zorionez,
txapeldun «baltza», behin da txapeldun
danok badakizuenez,
ta Bizkaikotik baztertu nintzan
neure kolkoan esanez,
ia Enbeitak jantzitzen dauzkun
Bizkaikoa gitxienez. (BIS)
J. Enbeita
Egi batzuek esan beharra
hemen izaten da aldiz,
Euskadikoa behin jantzi eta
bere errentakin zabiltz,
Bizkaian beldur izan zinan da
erretiratu aurretiz,
kanpoan maisu izango zara
baina etxean aprendiz. (BIS)
J. Lopategi
Etxetik kanpo ibiltzen jaku
kanpo eder baten legez,
akerren eran lotu beharko
soka, kate edo hedez,
Euskal Herriko bi txapelekin
harrotua dago errez,
nik Bizkaikoak hiru-lau ditut
eta Amurizak baperez. (BIS)
Amuriza
Ai Lopategi berba gogorrez
aspaldi e(g)in zara jabe,
hemen kontuak behar dan legez
agertu behar dirade,
Bizkaiko hainbeste txapel ez baina
bi txapel haundirik gabe,
bigarren hori ez dau jantziko
sastre ta guzti joan da be(re). (BIS)
J. Enbeita
Txapela nonbait ez da izango
sastre batentzako lana,
Euskadikoa lortzea dogu
bertsola(r)i denon afana,
baina Bizkaiko txapela dogu
beste txapel danen ama,
mundu guztia(re)n nagusia da
Bizkaian nagusi dana. (BIS)
J. Lopategi
Jaurerria da gure Bizkaia
Enbeitak ondo esanak,
kategoria hartzen dau sarri
noizbait txapeldun izanak,
bost ditut neure etxean eta
amaitu nituen lanak,
txapel gehiago ez dau beharko
hain ule ederra daukanak. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra