Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Bertsoa entzun |
1990-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Garai batetik gaur egunera
bada hamaika mudantza,
ume txiki(re)kin ez leike bete
etxe bateko baratza,
nik andragai bat apartatzen det
mutur harrua ta baltza,
berrogei eta bost urte eta
dirutikan aberatsa. (BIS)
Emaztegaia nolakua dan
danak nahiko luke jakin,
ta Mañukortak kontatuko du
bere konfiantzarekin,
kontuan jauzi, kontu eduki,
Mañuren esanarekin,
larogei eta hamar bat kilo
titi zahar haundiarekin.
Bildurrik gabe nahi detena da
lasai eta atsegina,
mundu honetan jan eta edan,
ondo bizitzen dakina,
hartutzen badet emakume bat
oso jatorra ta fina,
etxe aldetik ez ditut kenduko
lagun Euzkitze ta Peña.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra