Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-04-21 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1990-04-21 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña
Azterketa e(g)itea
nahiko enbarazu,
Lizaso(re)kin hasiko
gerade jo ta su,
besteak baino pixkat
tontu(ag)o zera zu,
bi ta bi zenbat diren
esan ezaidazu. (BIS)
S. Lizaso
Eskolan pasa nitun
bost urte inguru,
eta Matematikan
ni nago seguru,
bi ta bik neretzako
ditu bi kopuru,
hartzeko bada bost ta
emateko hiru. (BIS)
Egaña
Bere makar ta guzti
mutil dotorea,
korrika heldu da ta
honen kolorea,
atzo atzerapena
eta gaur doblea,
ba al dakizu zer dan
despertadorea? (BIS)
Murua
Borobila, bi orratz,
txirrina duena,
soinua ere dauka
guziz nabarmena,
trastez betea dauka
beraren barrena,
Egaña esnatzeko
balio ez duena. (BIS)
Egaña
Orain iritsi zaigu
Anjelito(re)n txanda,
honi buruan zerbait
sartzea (e)re lan da,
latinean da ona
egia esanda,
esan zer arraio den:
«virgo beneranda». (BIS)
Peñagarikano
Lizasok ondo egin du
bere batuketa,
askoz zailagoa ez da
nere ariketa,
«virgo beneranda» zer ...?
Honek badu jeta,
nolaz galdetu dezu
zeu hala zaude-ta. (BIS)
Egaña
Batzutan jolasean
bestetan bertsotan,
gure Xabiertxo hau
beti erdi lotan,
despistatua dago
asko ta askotan,
zer eguraldi degu
kanpokalde hortan. (BIS)
Euzkitze
Neri maisu txar honek
egin nahi dit burla,
uste det ikasleak
tontotzat gaitula,
naiz egu(r)aldi konturik
ez jakin sekula,
badakit neska batek
bi titi ditula. (BIS)
Egaña
Nahiz baserritarra izan
gainera petua,
Mañu degu ikasle
on ta perfektua,
erakutsi deneri
zure talentua,
esan: berbo «amar»en
pluskuanperfektua. (BIS)
Mañukorta
Maisu tonto alu hau
da ezer ez da(g)izuna,
horrelaxe dijua
galderaz jarduna,
Mañuk ernango dizu
bere erantzuna,
zuk ikasi nahi dezu
zeuk ez dakizuna. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra