Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-04-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Euskal Herriko Bertsolari Gazteen Eguna (1. 1990. Ordizia)
Saioa
1990-04-01 Ordizia Jaialdia
Gai-jartzailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain arte Nikaraguako Presidente izan den Daniel Ortegaren kontzientzia zera.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-04-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gogoan ditut Amerikano
rubio eta altuak,
demokrazizko engainu bidez
gure etxean sartuak,
horretarako gerraren bidez
baldintzak zeuden sortuak,
beste gauzarik ezin du esan
gure bihotz penatuak,
tximista batek joko al ditu
zerri madarikatuak! (BIS)

Etxea kendu digute eta
tristerik daukat barrena,
ikusirikan yanki lagunek
eginberri digutena,
gerra bultzatu gosea sortu
ta jaso boto gehiena,
zuentzat ere hemendik dator
erakuspide zuzena,
ez zazutela beti sinistu
demokrazia izena. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra