Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (6. 1990. Bilbo)
Saioa
1990-05-05 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Bilbao, Joserra
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Txiste bat.
Gaiari oharrak
Gai-jartzaileak danei txiste bana bertsotan kanta zezatela eskatu zien.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tipo bat joan zen artzaia(re)ngana
pozik eta harrotuta,
baietz asmatu zuk zenbat ardi
dituzun hemen sartuta,
besteak ezetz erantzun zion
bildots bat apostatuta,
berrehundazazpi asmatu zion
ederki kalkulatuta,
ta han zihoan tipo eder hori
bildots pare bat hartuta. (BIS)

Artzaiak zion mesedez gizon
itxoin ezazu mesedez,
nungoa zaren baietz asmatu
ta besteak zion ezetz,
nungoa zaren gaur asmatzea
oso erreza da berez,
zu Bilbotarra zera esan zion
irriparra ezin gordez,
artzai txakurra baidaramazu
arkumea hartu ordez. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra