Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Alberdi "Txo"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Eguna (22. 1990. Donostia)
Saioa
1990-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Jose "Txo"
Lana
Bakarka eskertzea
Jarritako gaia
Joxe Alberdik eskerrak emanez bota zituen bertsoak.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Alberdi "Txo"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neure eskerrikan beroenak
anai eta arrebari,
etxut ematen etortzea(ga)tik
hemen dogun egunari,
nunbaitetikan etorri zera
makina bat usu zuri,
hau ikusi ta txoko gozo honek
zeru txiki bat diruri,
zer gehiagorik eskatu laiok
gaur daukagun munduari.

Bizkai aldetik Gipuzkuara
natorkizue kantari,
besarkada bat eskeintzekotan
Donostiko anaiari,
diferentziak izaten doguz
baina utzi daigun hori,
jarrai dezagun danok batera
geurea dogun bidiari,
lortzen badautzan berea dana
maite dogun Herriari.

Zorionean ez zan kunplitu
atzerritarraren nahia,
horregatikan bizi-bizirik
dabiltza bertsolariak,
gure orpuan kernentsu dator
jo eta ke gazteria,
hoiek irikiko al dizkigute
itxita dagon bidiak,
behin da betiko librau daitezen
Euskera ta Euskal Herria.

Ez zan beharrik ez zan izango
ni nagola indargatuta,
baina ondiño nere burua
ez uste izan daunik galduta,
baratz bateko larrosa finok
hor gabiltz gu bananduta,
bilduko al gera txiki ta haundi
eskutikan oratuta,
ondinokuan gure Aberria
askatu gabe dogu-ta.

Eskertu nahirik dabiltza baina
hau da nahi eta ezina,
une honetan nere buruan
bait dago amaike grina,
honelangorik ez litz pasauko
gu jakitunak bagina,
Jesus maisuak eman daizuela
gaur e(g)indakoaren ordaina,
esaten du(t)enaz bera dalako
horretarako egina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra