Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Martin Zabaleta zara, Everesten ikurrina jarri zenuena. Orain Everestera doazenei zer esango zenieke?

Deskribapena

Doinua
Pozak txoratzen hementxe dago
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbeste amets egindakoa
ikustean hain urrean,
lehenez gainera jarri nintzaden
sasoian da indarrean,
aurreko marka denak hausteko
zer aukera ederrean,
xerpa ta biok saiatu ginan
ekitaldi bakarrean,
ametsa egi bihurtu gendun
behingoz halabeharrean,
begiak ere denak bustita
pozez erdi negarrean,
sentimentu bat bakarra nuen
ikurriñaren aurrean,
zenbaitek oinpean nahi duena
munduaren gaiturrean.

Mendiak nahiz ta hainbat oztopo
eta traba erakutsi,
hainbesteraino urreratu ta
kolpean behintzat ez etsi,
egun hobeak izan ditezke
bihar ezin bada etzi,
baina halare kontuz ibili
zuen bizirik ez utzi,
taldean dagon anaitasuna
inola ez bedi hautsi,
itxaropena zuengan dago
besterik gabe sinetsi,
Euskal Herritik Himalayara
oihu hau bedi iritsi:
Aupa, mutilak, mila zorion
eta eginari eutsi!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra