Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Galdetzen dute: Zer gertatzen da
Unibertsitate hortan,
maisuren batzuk ez daude
pozik oraingo kontratu motan,
ezin egonik Españiako
funtzionario errotan,
ta hortxe dabiltz borrokan, (BIS)
agintariek jarri dituzte
lan postutik ia botan,
beti norbaitek sufritu behar
zeozer aldatzekotan. (BIS)
Jende gehienak hau esaten du
ni gai hortaz «no me entero»,
nahiz Telebista, Diario Vasco
irakurri egunero,
komeni zaien gai mota hori
erabiltzen dute bero,
bestetan sortuz enredo, (BIS)
informatzaile horiengandik
gauza onik ez espero,
ez bait zarete enteratuko
hoiei sinistu ezkero. (BIS)
Aspaldidanik Balentziano bat
daukagu gure alkate,
Jaurlaritza ta Madril aldeko
aginduak ondo bete,
ta beste hauek barrutik zerbait
aldatu egin nahi dute,
nahiz ta sufritu dexente, (BIS)
aurrera ere hor dexente lan
daukagu edo daukate,
Unibersitate herritar ta
euskalduna lortu arte. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra