Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-03-23 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Jon Maia, Joxe Munduate
Bertsoa entzun |
1990-03-23 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Jon Maia, Joxe Munduate
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia
Hau etortzeko lehendik
ez nuen gogorik,
ez neukan ikusteko
batere asmorik,
hemen ez degu behar
holako argirik,
kendu edo monagilo
jarriko zaitut nik.
Munduate
Amonak eta apaizak
aspaldi izanak,
argiak haunditzeko
egin ditut planak,
ta orain esango ditut
arrazoi danak,
bistara ateratzeko
ezkutuko lanak.
Elorza
Apaiz zaharra hasi da
hemen errietan,
eta egia esan
nago ni horretan,
gazte hau sartu zaigu
moda berrietan,
nunbait ibiltzen danez
argi gorrietan.
Maia
Lehendik ere baneukan
gauz hori gogoan,
amona mintzatu da
hortxe hitz beroan,
bakarrik falta zaio
jartzea koroan,
rock-and-rollen talde bat
amonen ondoan.
Munduate
Hauek moda berririk
ez digute maite,
eleizan e(g)iten digute
ona aina kalte,
baina inportantzirik
nik ez daukat bate,
txarra baldin bazaude
izurratu zaite.
Elorza
Aizu hori ez degu
arrazoi justua,
apaiz gaztia ez zaitez
hargatik estua,
lehenguakin egiten det
hemen apustua,
nun gorde dezu behar
dan errespetua?
Maia
Begiak estutu ta
arnasa itoa,
tente egoteko ere
nahiko meritoa,
denak konpondu itzak
azkar mutikoa,
edo bi(d)alduko haut
tontolapikoa.
Munduate
Errespetoz jauna
lehenengo apaiza,
eguardiko hamabiak
honentzako goiza,
tabernara joan da
Jesusen paliza,
bi segundo baino lehen
husten du kaliza.
Elorza
Apaiz gaztia hemen
dabil berriketan,
amona argiekin
jarria arretan,
egia esan hemen
al gaude mezetan,
edo modan dauden
«putiklub» hoietan?
Maia
Apaiz honen kontua
ez da berriketa,
hori dala ta nago
ziharo erreta,
atzo galdetu zidaten
amorruz beteta:
«Hau zer degu eliza
edo diskoteka?»
Munduate
Hauek gaizki daudenik
ezin dut ukatu,
amona zaharrari onik
nik ezin topatu,
argiak ikusi eta
azkar da kejatu,
baina errosariorik
ez du errezatu.
Elorza
Oraintxe erantzungo det
gainera serio,
ni errezatutzera
etorri propio,
baina hainbeste argi
delako medio
ondo errezatzeak
zer digu balio?
Maia
Dena zekiela ta
azkenian batez,
laister zoratuko nau
bere borondatez,
argi gorria jarri
amonaren kaltez,
eta gero gin-kasa
ardoaren partez.
Munduate
Hainbeste ardo eta
hainbeste janari,
oraindik goseak ere
ezin ase neri,
hemen izaten degu
hamaika komeri,
dirua eska zaiozu
Obispo jaunari.
Elorza
Bata hementxe dabil
argien esklabo,
eta bestia berriz
tragotako dago,
egia esanez gero
hunkituta nago,
garai bateko fedea
betiko akabo.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra