Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-05-28 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jose Joakin Mitxelena
Bertsoa entzun |
1988-05-28 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jose Joakin Mitxelena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Agirre:
Joxe Joakin munduko gauzak
gertatzen dira honela,
behartsu naiz ta nik ez dadukat
zure antzeko sakela,
nik pentsatzen det hau partituta
hobe izango gendukela,
gainera nastu ta onak dira
arraia eta okela.
Mitxelena
Gaur garestiak izaten dituk
moteil arraien arrantzak,
da sardin zaharrak ez dizkik noski
berak eukiko arantzak,
jenero hori nolakoa dan
heorrek kontuan izan zak,
txuletarekin konparatuta
merke atera behar zak.
Agirre
Badakit asko balio dula
arrai on eta freskuak,
behartsuari tokatzen zaizka
hori jan ezinezkuak,
zuk ere egin nai badituzu
obra karidadezkuak,
lagunik maite baldin badezu
orain luzatu eskuak.
Mitxelena
Karidaderik bein e(re) ez zeukat
etxetik ezin ertenik,
lagundu gabe uztea hori
ez daukat nik beste penik,
baina bide bat bakarrik ez dek,
beti edukitzen dek hik,
heuk ez al dek pentsatzen karidade(r)ik
inoiz e(g)in behar dekenik?
Agirre
Ez dit ne(r)i kezka gehiegi jarri
orain esan dezuanak,
zer pentsatua jarriko dizu
erantzutera nuanak,
nere urteak orain artean
holaxen dira joanak,
karidaderik ez leike egin
beretzat falta duanak.
Mitxelena
Gure Agirre eman kontuan
beti egoten da minez,
baina ez dakit jokatzen duan
oso intentzio finez,
eskatzekuan badauka berriz
inorek ez hainbat lainez,
da emateko ametsa hori
ez du sentitutzen bein ez.
Agirre
Len esan dizut etxean daukat
naikua estuasuna,
ta ez daukanak ezin lezake
esku zabaldutasuna,
nik Mitxelena libra nezake
daukaten estuasuna,
zuk partituko baldin badezu
sobrean dadukazuna.
Mitxelena
Eskerrik asko Agirre baino
nik e(re) ez det sobranterik,
sobra detela ta ez dizut, ba,
nik irikiko aterik,
baina premian baldin bazaude
ez dizut e(g)ingo kalterik,
beartzen bazera ez da faltako
beronen borondaterik.
Agirre
Mitxelena honek arrazoi onak
len e(re) bota oi ditu ta,
bastante zeken ari zan eta
gaur nengoen harrituta,
berak sobrerik ez dadukala
da esatera abitu ta
hori ederki igartzen zaio
gerrira begiratuta.
Mitxelena
Gizonarentzat gerritik e(g)iten
al da, jaunak, esamina,
bihotza dezu gizonarentzat
leiken gauzikan haundina,
besteren premiz dagon bakoitzak
errukaldutzen dakina,
nere faltikan ez (de)zu izango
hortaratuko bazina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra