Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-25 Errenteria Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Mitxelena, Jose Joakin
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mitxelena telebistako saioetan ez da agertzen, eta erreklamatzera joan da. Zeberio 1 ETBko saioaren arduraduna da.

Deskribapena

Edukiari buruz

Pertsonak
Mitxelena, Jose Joakin
Entitateak
Euskal Telebista (ETB)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena, Xabier Zeberio "Zeberio I"


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mitxelena
Aizak hi Zeberio
niok harriturik,
erantzungo al didak
orain galdeturik,
neronek ez zedukat
beste errenkurik,
ni baino txarraguak
hortik kantaturik,
nitzat egun bateko
ez al dek lekurik?
Zeberio I
Esan du kantatzen dula
haundiaren mailan,
galtzak sesenta y cinco
horlek dauzka tailan,
reklamatzera etorri da
nigana abailan,
baina Mitxelena ez ze(r)a
kabitzen pantailan.
Mitxelena
Ez naizela kabitzen
eman nau ordaina,
bere deferasarako
dabilki mingaina,
pantaila txiki samarra
eukiko du baina,
ne(re) gorputz erdia badek
hire osua haina.
Zeberio I
Kamarista berriz
da nahiko kaikua,
ta haundia eskatzen du
gaur honek lekua,
asma det sistima bat
kategorikua,
aurrena goia egin
gero berakua.
Mitxelena
Zuek beste tranpikan
badik zuen gauzak,
aitzakian jarritzen
dituzte gorputzak,
batzuk gera betiak,
bestik erdi hutsak,
gero konponduko gaituk
lenengo deitu zak.
Zeberio I
Ez zaitut bialduko
hemendik ihesi,
bertsolaria(r)i zertan
jarri be(har) (d)iot hesi,
nahi badezu burua
telebistan ikusi,
deituko dizut eta
rejimenean hasi
Mitxelena
Hau era askotako
jarri zaigu juez,
baina honen esanetan
gu errenditu ez,
lehen bezelaxe nahi dit
oi gorputz ederrez,
rejimena e(g)in baino naio
bate kantatu ez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra