Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-19 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Iñaki Izarzelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-03-19 Arrasate Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Izarzelaia, Jon Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskal Herriak kanpotik jarritako izen ugari ditu. Zer diozue horri buruz?

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-03-19 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Iñaki Izarzelaia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Basco-frantzes ta basco-espainol
hau zerrendaren larria,
hauxe da gure zabalkuritzaren
lehengo ezaugarria,
etsaiak badu gure herri hau
nahastatzeko egarria,
eskerrik asko baina badugu
izena ondo jarria,
Euskadi dugu ta ez besterik
Euskotarren aberria. (BIS)
Izarzelaia
Muga zikin bat jarri ziguten
Iparraldean lehenbizi,
gure tarteko norbaitek al du
hori ontzako ikusi?
Izenak berriz asko ziraden
ríai gintuztenak nahasi,
español haiek tontoak dira
ta zoroak kasik-kasi,
euskaldun danak zazpi gerala
ez dute oraindik ikasi. (BIS)
Enbeita
Gure Herria da gure asabek
utzitako herentzia,
entzun dezaten aberri honen
bihotzaren irrintzia,
sakatu arte ez da leunduko
gure barruko untzia,
kostako zaie gure izena
gure barrutik kentzia,
egunsentia jeikitzen dator
hiru kolorez jantzia. (BIS)
Izarzelaia
Hainbeste izen bat eta beste
baina ezin da ahantzi,
lenotik ona oraindik ere
gerala zazpi probintzi,
gure lagunek lehenago ere
ziotenak hari eutsi,
ezin genzake naiz txarto egon
egoera hontan etsi,
ezin bai dute inoiz borratu
odolez dana idatzi. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra