Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-31 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Koxme Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-31 Oiartzun Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Koxme
Sein, Manuel "Xanpun"
Lana
Binaka omentzea
Jarritako gaia
Xanpun eta Koxme Lizaso On Manuel gogoratzen aritu ziren agurraren ondoren.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Lekuona, Manuel

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-31 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Koxme Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun
Agur egin ta kexka batekin
bezala naiz hortxe jarri,
eta aitortu behar zaituztet
zer den argi eta garbi,
Don Manuelen bitartez egun
gaituzuela ekarri,
ezin hartu da apez on hori
berak ein baten neurri,
egon dedila zerutik eta
hunarat gure lokarri. (BIS)
Koxme Lizaso
Euskal Herria maitea zuen
ta maiteago kultura,
santa sekula ez da aztuko
galdu gendun apaiz hura,
harek bazuan espiritua
ta jartzen zuan ardura,
danen gainetik zuzendu bait zun
ahozko literatura,
gaur zein demontrek hartu lezake
Don Manuelen altura. (BIS)
Xanpun
Dakiguna da jaio ezkero
ez gera beti munduko,
eta noizbait ere bizi hori
gaituztela kenduko,
baina aitormen hau eginen dut
burutik ere ez galduko,
ez ote gaitu zerutik beti
Don Manuelek zainduko,
ta egon bedi euskaldunentzat
euskaldunaren lekuko. (BIS)
Koxme Lizaso
Gaitzets zituan harrokeriak
gaitzestzat zedukan burla,
eta uste det arrazoi zala
egiten zuan estula,
nik ondo dakit nere mingainak
hargan hitzikan ez dula,
baina esango det: Ez det ahantziko
nik Don Manuel sekula.
Poz bakarrakin arkitutzen naiz
Oiartzuarra gendula. (BIS)
Xanpun
Oiartzuarrak haren alderat
egin bidea nahi bete,
ondo zuzenki deramakizu
hortaz gota izan zaite,
erran diteke bazaukan harek
jakindate ta bertute,
hortako utzi gaitu Jainkoak
hemen horrenbertze urte,
zuena zuek maite dezute
baina guk ere, bai, maite. (BIS)
Koxme Lizaso
Buru argia gauean eta
buru argia goizean,
beti zegoan lagun goxo bat
ikusitzeko pozean,
usai gozoa zabaltzen zuan
ingurutako haizean,
bertsolariak ezer ez ginan
Manuel izan ezean,
eta luzaro goza dezala
Jainkoaren babesean. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra