Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Etxeberria, Patxi
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez omen zenduke hil nahi aitondu gabe.

Deskribapena

Doinua
Zerbait erantzun behar
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Etxeberria, Patxi

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zerbait erantzun behar
diot nik hemendik,
kezkatuta bait neukan
gauza honek lehendik,
aitona egin nai-ta
ezin det inondik,
ez ditut, ta, eskatzen
eskubide haundik,
baina danak aldegin
didate nigandik. (BIS)

Ederrena hala da
garbi aitortzia,
asmatu egin dezu
nere iritzia,
gustatuko litzaike
hala ibiltzia,
nere bilobatxoa
besoan biltzia,
bai mingarria hori
gabean hiltzia. (BIS)

Bihotzetik datozkit
gaur nere hitz onak,
hala esan behar du
egia gizonak,
ez dizkiet esango
erritan kristonak,
badakit diradela
gazterik zintzonak;
haurra haziko luke
pozikan aitonak. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra