Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-02-19 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1988-02-19 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hitz hoiek entzutean
ez naiz jartzen alai,
duda hori baldin bada
nola egon lasai?
Euskara ama zarra
daukagu gure zai,
abertzaleok beste
ezer ez dugu nai:
haur danak euskeraz ta
nagusiak ere bai. (BIS)
Mantendu behar dira
herriko usuak,
erdera erabiliaz
daude abusuak,
hortik sortu daitezke
gure arazuak,
egoki zuzentzeko
haurtxoen pausuak,
ejenplu ona eman
lehen gurasuak. (BIS)
Hortako behar dira
denen adoreak,
aldatu ez ditezen
gure koloreak,
herentzi jator denak
edukiz gordeak,
gero erabilirik
helduko hobeak,
frutu emango dute
herriko loreak. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra