Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1988-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maiz esaten didate
ez hago makala,
gehiegi kantatzen duk
hi ez haiz normala,
ez nabil hizkuntzaren
gudari bezala,
bertsoa kantatzen dut
bururatu hala,
barruak eskatzen dit
kanta dezadala.
On bat bota baino lehen
bi hala moduko,
Lasarteko herria
da horren lekuko,
baina bihotza pizten
zait hasi orduko
nik zaletasun honi
nola egin uko?
Heriotzak besterik
ez nau isilduko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra