Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-10 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-10 Ikaztegieta Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxeberria, Josepi
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mendizabal, zure abizenari edertasuna dario, Euskal Herrian mendiak zabal.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-10 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gai bat jarri didazu
uste ez nuena,
eta aztertzeko han
dut itxaropena,
«Mendizabal» bait daukat
nere abizena,
esan dezu dala hori
edertasun dena,
baina ni neroni naiz
ederra ez naizena.

Zuhaitz eta belarra
askotan itzala,
eguzkiak e(re) goitik
egiten du gala,
horko haize garbiak
kontserba gaitzala,
askatasun hegoak
luzatu ditzala,
gu libre sentitzeko
mendiak bezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra