Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-03 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-03 Arrasate Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Neska-mutilak zarete. Maiteminduak zaudete baina medikuak esan dizue ezin zaretela ezkondu, neskak minbizia duelako.

Deskribapena

Doinua
Egun lanerat abiatu zait
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-03 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Hara neskatxa zuri begira
erdi negarrean nago,
garai bateko ilusioak
horra golpean akabo,
bizi zerala zu gaitz txar baten
mirabe edo esklabo,
apartatzea zergatik degu
bategin baino lehenago.
Sarasua
Une batetan iritsi zaigu
ezkontzeko aukera,
gaisotasun bat sortu dala ta
zergatik ote galera?
Jaurlaritzaren propagandetan
dabil batetik bestera,
adelantuak badira eta
ondo konponduko gera.
Lizaso
Bihotzetikan ateratzeko
maitasunaren iltzea,
edo bestela gerta leikela
heriotza hurbiltzea,
erabaki det maitearekin
lehen bezela ibiltzea,
sufritzen iraun baino naio det
zorionean hiltzea.
Sarasua
Lenago ere beste hainbeste
ez ote degu ikusi,
gizon artean sortzen bait zaigu
gaur horrenbeste desgrazi,
guk alkarrekin iraun dezagun
ez al da hori lehenbizi?
Ahal dan artean heriotza arte
behar degu lasai bizi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra