Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-05-15 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Aritz Lopategi
Bertsoa entzun |
1988-05-15 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Aritz Lopategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lopategi
Entzun dudanez Iparraldean
oso txarto daude gauzak,
ezin naizela bertara pasa
dira jendarmearen hitzak,
ni borondate onakin nator
ta harto nazazu aintzat,
laguntzatxo bat eraman nahi dut
ifarreko anaientzat.
Alkat
Baimena merezi luke segur
hain borondate osoak,
baina jendarmen egin bideak
ez daude beti gozoak,
badakizue Frantzi aldean
jendarmeak daude zintzoak,
nahi nuke jakin zer pasatzen den
pezetak ala frankoak.
Lopategi
Diru honekin gura genduke
gure kultura mantendu,
eta hargatik diru han nahi dut
Iparraldera zuzendu,
frankoak edo eta pezetak
nola nahi dituzu kendu,
zu ez zinake jendarme izango
kontzientzirik bazendu.
Alkat
Kontzientzia badaukat baina
lan hori ez zaut komeni,
badakit borondatez zaudela
baina ezin dut konpreni,
jakin zazu morroi bat bertzerik
hemen ez nagoela ni,
diru horrerazako baimena
eska zazu Mitterrani.
Lopategi
Mitterrand horrek gure herria
gura dan guztiz zatitu,
ta zuk horrela ez zenezake
zure Herria zerbitu,
Sehaska ere hor duzu eta
nire hitz hauek aditu,
hobe zenduke zure semeak
han sartuko bazenitu.
Alkat
Ez pentsa gero beti aldrebes
daudela ene asmoak,
guarda nago eta nik ikusten
zuzenki bian xokoak,
badakit: diru beharra dauka
zuen hizkuntza gaisoak,
baina dirua ez da askiko
beharko dira potroak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra