Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-05-02 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1988-05-02 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amuriza
Aizak Lizaso beste kontu bat
bazegok hemen bikaina,
nik dakidanez gainean zegok
txapelketaren kanpaina,
entzuna diat larritzen hasi
ote zaikan tripa gaina,
prestatzen ere ari omen haiz
fede gutxirekin baina.
Lizaso
Hau bezelako enbidoak ne(r)i
ez al zaizkit ugalduko!
Hainbat kostata irabazia
merke ez diat salduko,
ez nian uste hain lotsagabe
hintzenikan azalduko,
hi baina hoberik etortze(n) ez bada
lorik ez diat galduko.
Amuriza
Oso panparroi presentatu haiz
aizak Lizaso gaztea,
txapelak ere bi alde zeuzkak
jaztea ta eraztea,
lenbizikoa hik lortua duk
orain falta zaik bestea,
irabaztea baino gehiago
kosta behar zaik eustea.
Lizaso
Dadukan harek galdu lezake
hau jakineko baldiniza,
gorako era berako mailaz
osatzen bait da bizitza,
hiru urte hauetan buru makurka
hemen dabil Amuritza,
orain ez zuen zer umildurik
lehen harrotu ez balitza.
Amuriza
Bi urte diok baina ez dituk
horiek hik uste hainbat,
ni sei urtetan izan ninduan
txapeldun oso erabat,
txapelarekin aspertzen ere
hasia nitun batipat,
esan nioan utz nazak eta
bila zak buru haundi bar.
Lizaso
Kosta behar zaik kontuarekin
lengo okerrak estaltzen,
ura joan eta presa egitea
neri ez zaidak gustatzen,
txapela ez dakit bidali zuen
edota berez joan zen,
oiloloka (e)re aspertzen bait da
arrautz ustelak berotzen.
Amuriza
Konparazio oso txukuna
ez duk jarri oraingoan,
baina beharko diat habia
oilalokatik eroan,
txapela ere zelebrezkoa
egin zia azkenengoan,
arrautz hobeak bilatu naita
kapoi batengana joan.
Lizaso
Oilotegiko berri ez dakik,
zaila ez zegok jakiten,
berehalaxe hanka sartuta
hi hasi haiz hutsegiten,
hire aurretik kukurrukua
nik egin nian behin baten,
ta ez al dakik kapoiak ez dik
kukurrukurik egiten?
Amuriza
lkusten diat pozik haizela
eure buruko txapelez,
berotasuna nonbait ematen
diok arrautza epelez,
kukurrukua jotzen du baina
ibili kontuz mesedez,
apal bahabil zerbait e(g)ingo duk,
harrotzen bahaiz ezer ez.
Lizaso
Eraman ezina al dadukak
galtzailearen gurutza,
berriro ere nere aldera
behar tira edo bultza,
Gipuzku aldean bertsolaritza
nola dijoan goruntza,
txapelak oso zaila dik joaten
Ermu aldetik haruntza.
Amuriza
Hatzapar onak dauzkak hik noski
eure txapelarentzako,
baina gauza bat esan nahi diat
hemen oroimenerako,
hik errebotez eraman buen
neuk hutsegin nuelako,
piska bat forman baldin banago
jai daukak hurrengorako.
Lizaso
Kondizioak jartzen hastea
hobe dek lehendabiziko,
nik bazekiat gauza garbia
hik ez dekela graziko,
seguru egon, txartelak gora
berriz dira ikusiko,
lehen e(re) puntuak bistan balira
ez huan irabaziko.
Amuriza
Puntuak histan diok gaixoa!
ta jarri haiz oso gailen,
harrotasunak hondatutzen dik
gizona munduan gehien,
hire txapela jantzi, orduan
non hintzen ba al henkien?
Apenas inork sinesten zian
eta erorrek gutxien.
Lizaso
Ezuste pixkat sortu zidala
ezin ukatu inola,
baina halare nik zeukat era
orain ez zaidak ajola,
perasatzen nian hire buruan
enbor onean zegola,
baina haizeak lurreratzen dik
sustrai gabeko arbola.
Amuriza
Oraintxe jarri zaigu arbola
ederra eta gizena,
Lizaso dauka apelidua
ta Sebastian izena,
txapelak ere gauza bat beiritzat
egin zian hor zuzena,
pixkat gizondu egin zuela
bestela egingo ez zena.
Lizaso
Hik ez zak egin motibo gabe
aita onan papelikan,
berez arinak gizondutzeko
ez bait zegok txapelikan,
ez dek esaten gauza goxorik
ez da ere politikan,
bertsolaritzan jai daukak eta
saia hadi politikan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra