Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-16 Alegia Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ohitura den bezala, bertsolariek Antzuolan txapelketako antolatzaileen aurka futbol partidu bat jokatu zuten. Sebastian Lizaso bertsolarien entrenadorea izan zen.

Deskribapena

Doinua
Bizi guzian borroka baten
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Lehen bi galduta hirugarrenak
bazedukan garrantzia,
horretarako pentsatu nuen
jendea preparatzia,
azken batean zaila nedukan
mutilak ateratzia,
irabazteko aski izan zan
Peña taldetik kentzia.
Murua
Futbol partido itxurazko bat
Antzuola horren jiran,
jende guzia han egona da
guri hegira dirdiran,
hiru gol guri sartu ziguten
gehiago zeizkan segiran,
portero nengon ni mundiala
honekin salbatu ziran.
Peñagarikano
Atzoko hortan irabazterik
ere ez zuten espero,
Telleria han zuten medio
eta Mutua portero,
beste taldean hemengo Felix
jarri zuten delantero,
irabaztea nola nahi dote
horrek jokatu ezkero?
Telleria
Igaz galdluta irabazteko
eraman gendun ametsa,
Pefia bankilun entrenadoreak
eman bait zion ezetza,
Maki zegon portero eta
ni ta Libero defentsa,
Realak ere irabazterik
atzo ez zezala pentsa.
Lizaso
Oso serio bezperatikan
hasi nintzaden agintzen,
akuilua astindu behar nun
ez zanari ahalegintzen,
ta Peña berriz osasunetik
ondo ez zaigu ibiltzen,
katarroakin golan usairik
nola ez duan aditzen.
Murua
Atzo Anjel Marik ez zun jokatu
hargatik geunden galako,
berak bate ez du jokatzen eta
besteen estorburako,
portero nintzan, lurrera salto,
katu baten antzerako,
gaur arratsean dei egin dit ne(r)i
Toshack-ek Realerako.
Peñagarikano
Ez zuten uste antolatzailek
lotu zituzten lazuan,
ta Telleria ezaguna da
Alegin eta auzuan,
hau bezelako moko zorrotzik
ez da Europa osuan,
behin despejatzen hasi zan eta
baloia zulatu zuan.
Telleria
Gola sartzerik ez da izaten
baloia hustu ta gero,
entrenadore jauna builaka
aritu zan ero-ero,
Muruan berri guk ez dakigu,
a zer nolako portero,
hiru alditan etzan zan hori
baloia pasa ta gero.
Lizaso
Nik hauen berri aldez aurretik
ikasi nuen propio,
deskantsurako txanpan botila
eman serio-serio,
hauen indarrak piztu ziraden
haren burbujen merio,
nere taldean ur bedeinkatu
horrek ez bait du balio.
Murua
Entrenatutzen pasatu degu
igande eta astea,
eta ekipo ona atera
zer nolako kontrastea,
zelebrea da urte batean
Peña jokoan ikustea,
despejatutzen hasi ta hautsi zun
porteriaren postea.
Peñagarikano
Ordu ta erdi igaro zuten
zailak bait dira nekatzen,
lehenen hiru gol eta gero sei
aspertu ginan kontatzen,
baldin Lizaso jarri balitza
medio estorbo jokatzen,
Udaletxeak bazuen lana
hango zuloak tapatzen.
Telleria
Peña bankilun egon zan eta
ez zuan jokatu noski,
entrenadore jaun honi berriz
gustatzen zaio whisky,
leo aitortu det porteroa (e)re
saltatutzen zala gaizki,
Zamoran gisan neuk jokatu nun
nere bigote ta guzi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra