Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena
Bertsoa entzun |
1988-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
«Central lechera»-k badaduzkagu,
hau baserrian babesak,
nahizta batzuek emate(n) (d)izkiten
askabide denai ezak,
Gobernuaren ideiak dira
txarrak eta aldrebesak,
Nafarroako esnearekin
zer nahi dute Holandesak?
Piskanaka gu hor ari dira
bota nahiean galtzera,
eta bestetan ere badago
hor nahiko «Central lechera»,
gu bakarrikan deus ez gera
edo bagoaz lurpera,
beraz lehenbailehen batu behar dugu
gure anaiakin batera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra