Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-01-09 Ondarroa Jaialdia
Gai-emailea
Basterretxea, Jose Luis "Altzalei"
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Gorrotxategi, Jose Luis
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gorrotxategi (serenoak) gaueko ordutan kalean zarataz aurkitzen du Amuriza (alkatea) eta kartzelara eramaten du, han konturatzen da alkatea dela.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorrotxategi
Nik ere aldanik ondoena
bete behar nere lana,
inori gertatu ote zaio
neri gertatu zaidana?
Isilik egon ez zinalako
kartzelara eramana,
alkatearen izena eta
farranderuan izana. (BIS)
Amuriza
Morroiak hemen ugazabari
ordenatzen isiltzeko,
ia motibo asko badaukat
alproja hau gaur hiltzeko,
baina barkatu beharko dautzat
ez nago haserre ibiltzeko,
zeu ere ez zara baraurik egon
horrela konfunditzeko. (BIS)
Gorrotxategi
Aurpegia du gorritua ta
barru dana irakina,
zurrut gehienen ondorena
hori da gauza jakina,
errespetua ere pikutara
dadukazu aldegina,
elezioetarako gorde
zazu oraingo mitina. (BIS)
Amuriza
Hemen mitinik orain ez dago
nabil umorian bila,
udaletxean nun ote dago
alkatearen makila,
baina zerbitzuan ekarri naute
egon beharko isila,
gaua pasatu behar bada hemen
ekarri ardo botila. (BIS)
Gorrotxategi
Lenago ere hobe zenduan
aurrez hartzea tamaina,
orain ardoa eskatzen dezu
lehen edan dezu txanpaina,
ta bitartean hortxe daukagu
ez edateko kanpaina,
lenago ere edan dezu zuk
mando batentzako haina. (BIS)
Amuriza
Asko edan dot eta gehiago
edan baneu askoz hobe,
asteguna ta alkate jauna
dago istiluen jabe,
portatu zara ta esango tzut
bate zalantzarik gabe,
ia holantxe tratatzen dezun
Bilboko alkatea be! (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra