Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-12 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu, Patxi Iraola, Xabier Narbarte

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-12 Lazkao Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Goiburu, Florentino
Iraola, Patxi
Narbarte, Xabier
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ofizioka: Iraola, gizon aberatsa da, Narbarte, gizon arrunta eta Goiburu, gizon pobrea.

Deskribapena

Doinua
Bertso polit bat kantatuko det A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-12 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Florentino Goiburu, Patxi Iraola, Xabier Narbarte

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iraola
Mundu honetan pasatu ditut
berrogeitamabost urte,
nahiko dirua badadukat ta
osasunez ere fuerte,
alde hortatik ez du edozeinek
nik dedan hainbeste suerte,
zuek e(re) aberastu zenitezke bai
saiatutzen bazerate.
Narbarte
Gu biok ere badegu, lagun,
beharrezko dan defentsa,
eta ederki defenditzea
han da gure interesa,
aberatsak beti asko dauka
eta gehiagon ametsa,
gutxi duertak zu baino gaizki-
go denik ez zazu pentsa.
Goiburu
Ni abarkatan egina nago
neuk ez dakit zenbat gastu,
Patxi zahar honek ez du oraindik
nik haina lokatza nastu,
nik orain esaten dizutana
ai ez zaizuela aztu,
langile finik mundu hontan ez
da oraindik aberastu.
Iraola
Zuk abarketan egina dezu
horrenbesteko gastua,
behor da ardi edo berdin bei
lokatza asko nastua,
nik al dedana ongi kobratu
ostu bada nun ostua,
uste al dezu txintxo ibilita
nagola aberastua?
Narbarte
Fabrika baten lan egiten det
nik berdin jai eta aste,
jornal txikiak neretzat handik
sarritan e(re) badatozte,
apur txiki bat badadukat nik
gaizki nagonik ez uste,
behintzat oraindik ateratzen det
bizitutzeko hainbeste.
Goiburu
Abarkarekin eginik nago
hainbat neke eta korri,
sarri askotan izaharditurik
kolore guztiak gorri,
kaso e(g)in behar hainbeste behi
eta hainbeste behorri,
gutxigo e(g)inda Patxi zaharra, hi,
aberastu haiz heorri.
Iraola
Ni nolakua izandu naizen
garbi esan dizut aurrez,
horretaraino suertea dunak
munduan behar du berez,
mundu hontako joan etorriak
manejatzen ditut errez,
dozen erdi bat «guarda espaldas»kin
sekuestratzeko beldurrez.
Narbarte
«Guarda espaldas» e(re) baditula
hori da bere hizketa,
hola bizitzea perasatu gaur
ez da izaten berriketa,
naiz nik miloiaz beteta ez izan
nere etxeko maleta,
gustura nago dedan gutxikin
ondo bizitzen naiz eta.
Goiburu
Gure Patxi han bizi izan da
beti diruan egarrik,
etxean dauzkan gehienak dira
bide txarretik ekarrik,
sekuestratzeko beldurrez dago
ez dago esan beharrik,
eramaten baldin badute ere
ez det egingo negarrik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra