Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-06-11 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-06-11 Oñati Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Lana
Bakarka eskertzea
Jarritako gaia
Omenaldian emandako sariak eskertuz.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Agirre, Joxe

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-06-11 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nerbioaren mende
jarri zait zentzuna,
banekin une latz hau
iritsi behar zuna,
len e(re) bertso txar asko
nigandik entzuna,
gaur ere hori daukat
kezkik haunditsuna,
zuek merezi hainbat
ezin erantzuna.

Ezagutzen ditudan
lagun jatorretan,
maitasuna badago
bihotz samurretan,
hau ez leike ordaindu
zilar da urretan,
baina jarri nazute
kezka gogorretan;
geldituko naizela
betiko zorretan.

Erregalorik ezin
aurrean kabitu,
hau sinisteak ere
komediak ditu,
gozoki eta gaztaiz
kolpetik ornitu,
ai hauek mutikotan
eduki banitu!
Jango bai pozik inork
eskeini balitu.

Lagun zahar Antonio
ta besteak beste,
zeuen jatortasuna
azaldu dezute,
ni aintzakotzat nola
hartutzen nazute?
Erregali bikainak
eman dizkazute,
eskerrik beroenak
hartu itzazute.

Ta oñatiarrentzat
badet zer esanik,
hain gizon ondradu ta
zabalak izanik,
ez pentsatu zuekin
ahanztuko naizenik,
maite ninduzutela
pentsatzen nuan nik,
baina ez horrenbeste
izan zitekenik.

Ordulari honentzat
kuarto edo gela,
nik badakit txukuna
komeniko dela,
sinistu idatzita
jarriko detela,
hemengo alkartean
eman didatela,
ondorengoak ere
jakin dezatela.

Migel da Inazio ta
beste jende dana,
banaka ezin aipatu
hau da nere lana,
hauxe da txoramena
sentitzen dedana,
bihotzak erten da juan
nai du zuengana,
hartu zazute nere
besarkada bana.

Lagun bertsolariak
botatako bertsoz,
une baten begiak
busti zaizkit malkoz,
merezi baino gehio
jaso naute askoz,
baina ez dira jardun
kalte egin asmoz,
hauek maite naute ta
hor hartutzen det poz.

Lagun bertsolariak
ezpalari heldu,
hemen bezela nunnai
gizonki azaldu,
beste eginkizunik
bakoitzak bai al du?
Lagun urkorikan ez
sekula (e)re saldu,
gure alkartasun hau
ez dedien galdu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra