Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-10 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-10 Ikaztegieta Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxeberria, Josepi
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN (AURREKO GAI BATI ERREFERENTZIA) Josepi Etxeberria, gai jartzaileak,
aurreko gai batean Peñagarikanori eskatu zion bere bizitzan ezagutu zuen neska politenari kantatzeko.
Peñak berari kantatu zizkion bertsoak. Ondoren kopletan saio hau egin zuten Telleria eta biak gai
librean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-10 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Lehengo ohitura omen dala ta
hastera noa kopletan,
aldameneko laguna era
biok hemen berriketan.
Peñagarikano
Gaurkoan hotsez zuen bihotzak
nahi genduke atsegindu,
obeditzeko presto gaude ta
nahi dezutena agindu.
Telleria
Gaur San Lorenzo omen da eta
jai eguna da berezi,
hainbat euskaldun dagon herrian
ez du gutxigo merezi.
Peñagarikano
Gaur San Lorenzo eguna da ta
Ikaztegieta aldera,
hontaz aurrera gaur goiza arte
bapo moldatuko gera.
Telleria
Gaurtik aurrera egun hau behar da
oso ondo seinalatu,
Peña bertsota ekarri degu
ta andregaia bilatu.
Peñagarikano
Ai Telleria kontatzen dituk
gezurrak era egiak,
aizak mutil zaharr geratuko nauk
hik bilatzen ez badiak.
Telleria
Aizak hi Peña Josepi hori
bizi dek bloke berean,
badaezpada hi kontuz hasi
gure etxean parean.
Peñagarikano
Badaezpada bere andrea
nahi luke bai seguratu,
bigarren pisora joaten banaiz
moteil ez a(d)i apuratu.
Telleria
Ho(ge)itamaika urte badauzkak
baina hartu zak patxara,
pisorik ezin badek erosi
libre zeukeat ganbara.
Peñagarikano
Neronek hauxe botako dizut
zuri belarri ertzera,
o(ra)indi ho(ge)itamar urte daduAat
konfunditu egin zera.
Telleria
Badakizu zuk preparatutzen
sarritan aritzen gera,
boda (e)re bertan egingo degu
hemendik urte betera.
Peñagarikano
Leheno bota dun bertsoari (e)re
erantzuna moldatu nahi,
aspalditxoko kantu zaharra da:
«ganbaran bai, ganbaran bai ... »
Telleria
Leheno esan du ibili zala
Josepikin eskiatzen,
eta Josepik esan du berriz
hau zala ostiak hartzen.
Peñagarikano
Millanekin e(re) bere andreak
noski ez dauka gauz onik,
harek senarra hartu zun baina
etxean ez du gizonik.
Telleria
Joandako leku guztitan honek
egiten dizkigu planak,
Peñak ezertako ez du izango
nerekin e(g)in ditun lanak.
Peñagarikano
Bigoteakin ibiltzen zaigu
o(r)ain militarrak bezela,
lotsatutzen nau hik esateak
nere herritarra haizela.
Telleria
Nere herriko omen da bera
Peña hauxen degu prenda,
gaztea zala bialdu gendun;
lotsagabe bat zinen da!
Peñagarikano
Baino ez du ez honek atera
nahi luken adina etekin,
Millan Bose-ren tokaiua da
Tejeroren bigotekin.
Telleria
Ta honek berriz bizar haundia
eta lepoa du mea,
begiratuta ematen digu
Garcia Damborenea.
Peñagarikano
Bigotea ta ile hoiekin
batera eta bestera,
moteil nik Millan o(r)ain ematen dit
Punkee txar baten tankera.
Telleria
Aizak hi, Millan, hik ez al dakik
dala izen egokia,
gizarajoak elizan ere
bazeukak bere tokia.
Peñagarikano
Orain esan dek hartu dekela
santu haundi baten maila,
hau santu bada, santu egiten
ez da oso gauza zaila.¡
Telleria
Bizardun honek bere izena
nola daukan Anjel Mari,
aingeruena izena baina
deabrukeri ugari.
Peñagarikano
Ni bezelako mutil jatorrik
aizazu gaur ez da inun,
mutil formal bat behar zala ta
amak munduratu ninun.
Telleria
Beraz zuk ere hartu nahi dezu
mutil formal baten fama,
zu holakoa sortzeagatik
lotsatuta dago ama.
Peñagarikano
Nere amatxo lotsatu dala
esanez dago albuan,
hau egin zuen amatxo harek
zer esango du orduan.
Telleria
Aizazu Peña alperrikan da
gaur ia hitzegitea,
txorakeritik nahikoa dezu
eta eseri zaitea.
Peiìagarikano
Sentitzen dana esatea (e)re
ez da erreza izaten,
barkatu zak hik neu aspertu nauk
txorakeriak esaten.
Telleria
Oraindik ere ordun gehiago
ematen badik garrantzi,
alperrik dana hobe ez al da
bere kasa joaten utzi?
Perlagarikano
Txorakeritan bera hasten da
kantuan hasi orduko,
belarrondoan jotzen ez badet
arraston ez da sartuko.
Telleria
Broman hasita Peña lagunak
bukatzen digu serio,
berak bai baina, egia a(d)itzeak
beti mina ematen dio.
Peñagarikano
Eta honekin kanta beharrak
ni ez nau jartzen poztuta,
hurrengo baten etorri hadi
hi bigotea moztuta.
Telleria
Aizak hi Peña hasten bahaiz gaur
herri hontan e(re) lotsatzen,
hurrengo urtean ea ez diaun
bate ere abisatzen.
Peñagarikano
Hurrengo urtean ez abisatu
ta ez dek arrazoi faltik,
ni poztuko naiz Telleriakin
gehio ez kantatzea(ga)tik.
Telleria
Portatu adi giza itxuraz
ta hitzegin zak poliki,
bestela laiste geldituko haiz
ez bertso ta ez Josepi.
Peñagarikano
Hamabik arte isildutzerik
gaur ez zazue espero,
han izan ere mozkortu e(g)iten da
baso-erdi bat e(d)anez gero.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra