Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-07-24 Morga Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-07-24 Morga Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Ajuria, Ireneo
Enbeita, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Enbeita, San Pedro, trumoiaren zaindaria da eta Ajuria, San Isidro, nekazarien patroia.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-07-24 Morga Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Batek ez daki egun hauetan
jokatu gaur zeinen alde,
zeruan ere urtez aurrera
santu larregi bait daude,
denbora onaren eskean arren
etorri zaitez suabe,
jakin San Pedro dala oraindik
zeruko giltz danen jabe.
Ajuria
Trumoien jabe eta gainera
daukazu zeruko giltza,
baina hala ere nere antzean
al dana egiten zabiltza,
nik eguzkidun, zuk euritara
hor bada bion baldintza,
bion artean neurtuko degu
hemengo nekazaritza.
Enbeita
Tratuan hasi beharra daukat
neuk agintea harturik,
ez zaite arren hona etorri
exijentzitan suturik,
lurrean ere alperra zinan
aingeruak sufriturik,
zure moduko alperrekin nik
ez nuke egin nahi traturik.
Ajuria
Aspaldi hontan entzuten ditut
makinatxo bat holako,
eta guzia gertatutzen da
buru gogor zaralako,
eta hemendik aurrera behintzat
bakarrik izan beltarko,
erreserbako giltza ekarri
neretzat hori da nahiko.
Enbeita
Etxe barruan otoian beti
zenduzan gau ta egunak,
ta aingeruek gero e(g)in behar
soloetako jardunak,
zure moduko alperrak dira
egiten zeruko jaunak,
errurik bape zuk ez daukazu
baizik santu e(g)in zaitunak.
Ajuria
Nik ondo dakit nolakoa den
zeruan zure konduta,
zer gauza egin ez dakizula
ate ondotik kenduta,
ni aingeru ta nekazariaz
naukazu inguratuta,
atea ireki eta zerratu
besterik ez dakizuta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra