Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-06-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-06-03 Oñati Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Haur eder bat datorkizu atera gaisorik daukan amarentzat laguntza eske.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-06-03 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ama gaisorik geldi utzita
etxeko ohe batean,
oin gorri hutsik haurtxoa kale(a)n
azaldu da bitartean;
«biziko banaiz limosmaxo bat»
esanaz zegon atean,
beraz umezurtz gelditu zera
ama bizi dan artean.

Hainbat urratu zeukan oinetan
bizi beharrak egina,
erdi jantzia eta ikaraz,
begiratua apaina,
daukadan dana emango dizut
asko ez da izan baina,
ia lehenbailehen osatzen dezun
ama sendatzeko haina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra