Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-08-14 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-08-14 Zizurkil Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sega apustua dute. S. Lizaso, Erasun Aiarra da eta Lazkao-txiki, Irazusta Asteasuarra. Mendizabal, Federazioko ordezkaria da.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-08-14 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-txiki
Cara y cruz bota da txanpona ta
neu naiz gaur lendabiziko,
alperrik habil o(r)aingo jokua
ez didak irabaziko.
Mendizabal
Papera ere egin zenuten
egina da apustua,
nere eskutan gelditutzen da
orain sententzi justua.
Lizaso
Ez uste arren indartsu dator
Aia aldeko gaztea,
nik lenago bat domatu nuen
berehalaxe bestea.
Lazkao-Txiki
Gorputz piska bat badaukak baina
ez haiz ofizio jabe,
belar mordo bat ebakiko di(a)t
hi hainbat makurtu gabe.
Mendizabal
Gure Erasun hizketan dabil
hemen serio-serio,
hori segakin demostra ezak
kontuak ez du balio.
Lizaso
Txikia zertan ari zerade
hemen haundia tentatzen,
zahartu zera eta sasoiak
ino(r)i ez dio barkatzen.
Lazkao-txiki
Gorputz puska bat badaukak baina
hi haiz mutiko makala,
o(r)ain arte(a)n ez al dakik belarra
lurrean egoten dala?
Mendizabal
Estuasunez aurkitutzen da
une honetan jueza,
belar artean hau bereiztea
ez det izango erreza.
Lizaso
Hara txikia hurren jokoa
nahi badiak irabazi,
sega okerra saldu zak eta
segadora bat erosi.
Lazkao-txiki
Intentziua badauka baina
ez dabil oso egoki,
bizarra mozten ez dun gizonak
belarra nola ebaki?
Mendizabal
Aian daukagun mutil gazte hau
gorputzez tamainakoa,
segapotoa badauka honek
kontrarioa ainakoa.
Lizaso
Azkenik noa lagun txikia(r)i
ni bentaja ematera,
biok baskulan jarri zaitezte
belarrarekin batera.
Lazkao-txiki
Nahi baldin badek belarra eta
nahi baldin badek baskula,
hik aposturik nahi huke baina
ezin irabazi sekula.
Mendizabal
Erasun honek mozten du baina
ezin dezaket saritu,
ebakitako belar erdiak
lurpean sartzen bait ditu.
Lizaso
Alper-alperrik ari zerate
gaurkoan harro antzian,
eta hire zai han egongo nauk
hilaren hogeitazortzian.
Lazkao-txiki
Hortik trabesak nahi dezutenak
bildurrik gabe jokatu,
mutil haundiak hango sail denak
egunez ezetz bukatu!
Mendizabal
Hauen jokuak ez dira izaten
inoiz ere seguruak,
jokatzerako bota itzazue
falta diraden diruak.
Lizaso
Hango sail danak egun hatean
ez dirala bukatuko?
Disimuluan esan nahiko zun
bera ez dala azalduko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra