Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-09-08 Izurtza Jaialdia
Gai-jartzailea
Muniategi, Abel
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urteko errenta deklarazioa hilabete honetan egin behar denez, Alfonso Gerrak 24 miloiko lurrak erosi ditu eta 3 miloi deklaratu ditu.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Ministroa ta ibiliko da
aurrez egindako planez,
itxura danez lurralde bori
erostea zuen amets,
bi pekatu daduzka eginak
nik kalkulatzen dedanez,
ostutako dirutik erosi
eta dena aitortu ez. (BIS)
Murua
Gezurtia da, esan behar da
izena garbi aurrena,
besterenetik hartua dauka
hori (e)re doa hurrena,
herri xeheari zorrotz eskatu
errenta deklarapena,
baina beretik deklaratzeak
hari (e)re eman dio pena. (BIS)
S. Lizaso
Agintzen dago, harrapatzea
ez du utzi nahi geroko,
dakielako haziendak han
aterik ez dula joko,
zozo-listoen gobernutikan
dator hamaika holako,
neurri estuak dauzkate baina
beti bestearentzako. (BIS)
Murua
Herrian bizkar ederki bizi
beraren asmo sanoa,
ta esaten du herrian gisan
lan egitera ez noa,
gezurra esan beretzat gorde
hori du bere asmoa,
lekutan dago Gerra jauna ta
lagunen sozialismoa. (BIS)
S. Lizaso
Politikatik bizi omen da
ta gorrotatzen du lana,
al duen dana eskuratzea
beti dadukaten plana,
zer sozialismo darabilkiten
nor ez dago antzemana,
berak dukatena berentzako,
besterena erdibana. (BIS)
Murua
Besterenetik ederki bizi
beti du horrek amestu,
edozergatik gaizki esaka
hasteko beti pretestu,
herriarentzat soldatak eta
gerrikoa beti estu,
dirudienez Gerra jaun horrek
berak gerrikorik ez du. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra