Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-28 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-04-28 Legorreta Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiru bertso kantatu behar ezkero, nori kantatuko zenizkioke?

Deskribapena

Doinua
Donostiako hiru damatxo A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-04-28 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herririk herri hor ibiltzen naiz
bertsotan eta kantari,
nere ustetan izaten degu
guk zer kontatu ugari,
berriz kantuan hasi behar da
ekin diodan lanari,
lehenen bertsoa bota nahi diot
hain maite nauan amari.

Hamaika aldiz ama maitea
zuri eman nizun musu,
oraindik ere zuk niganako
harrera ona daukazu,
nik dakidala bastante ondo
moldatzen gera ni ta zu,
ta eskerrik asko ama maitea
gehiegi maitatzen nauzu.

Esan dizutet kantatzen diot
munduratu nindunari,
horrez aparte beste askori
ni jarduten naiz kantari,
txorien gisan kantatzen diot
goizean eguzkiari,
eta gaur pozik kantatzen diot
Legorreta guztiari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra