Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-03-03 Elgeta Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Laino baten gainean ametsetan hor hago munduari begira. Nola ikusten dek Euskal Herria?

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Sei puntuko berdina, 8 silabaz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Neurria:  Sei puntuko berdina, 8 silabaz 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laino gainean jarria,
han da amets iturria, (BIS)
Demokrazia berria,
etsaien burla irria,
hau egoera larria,
preso da Euskal Herria. (BIS)

Bihotzez nahi det azaldu
iluna nola bialdu, (BIS)
gazte jendeak ondradu
bere burrukan dihardu,
hartuko du hainbat gradu,
burua askatzen badu. (BIS)

Laino bat gurdi hartuta,
nere Herriaren gomuta, (BIS)
gazteok segi burruka,
eta euskera ez uka,
dihar eginik batuta,
Gora Euskadi Askatuta! (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra