Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-02-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1989-02-03 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal
Afrikatarren lider haundi bar
badaukat nere ertzean,
Mandela jauna aspalditikan
hemen zaude espetxean,
bisitatxo bat egin behar dizut
halabeharrez goizean,
ogi puxka bat hartu ezazu
askatasunik ezean.
Murua
Gaixorik ia hil zorian dagon
batentzat hor zer dakarren,
hara zuria nere zaintzaile
aurkakoa zaitut aurren,
beltzon herrian askatasuna
nahi nuke al den azkarren,
baldin bihotzik zugan badago
askatu nazazu arren.
Mendizabal
Askatasunan bila zabiltza
aspaldiko urteetan,
horren ordaina kartzela dezu
ta zaude hementxe bertan,
itxaropenik ez zazu izan
esaten dizut benetan,
Afrikarrentzat ez da egirik
zuriaren eskuetan.
Murua
Morroi bizitzen aspertu gera
ta irten degu kalera,
hara zuriok gabilkizue
abere batzun antzera,
baina gu ere sentidudunak
ta pertson(a) normalak gera,
diferentzirik ezin da egin
kolorean arabera.
Mendizabal
Diferentzia lehendikan ere
nola dagoen egina,
Europa era Afrikan noski
ez baida gauza berdina,
ta kolorean aldea dala
hori da gauza jakina,
hala ta guztiz bihotzean da
diferentzirik haundina.
Murua
Biok bihotza berdina degu
hori ni nago jakina,
baina azpian gaudenok degu
aska beharraren grina,
zuk mantendu nahi zenduke orain
injustizirik handina,
hau onartuko ote zenduke
zeu beltza jaio bazina.
Mendizabal
Hori justua ez dala gero
ondo nekien lehenago,
gauza horretaz konturatu naiz
ni geroz eta gehiago,
Afrika hauxe zurien esku
aspaldi esklabo dago,
baina ni ere pentsa dezazun
haundigoaren esklabo.
Murua
Haundiagoa beraz daukazu
agintzen aldamenean,
ta egoera antzerakoan
gaude beraz azkenean,
biok bat egin ta herrian alde
has ganezela lanean,
juztizi pixkat jarri dezagun
kolore denen gainean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra