Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Koldo Alberdi "Egileor II", Joxe Mari Mujika "Anatx"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-02-26 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Txintxurreta, Pello
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Koldo "Egileor II"
Mujika, Joxe Mari "Anatx"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egileor II, mutil ezkondua eta langabezian dagoena, etxea erosteko Anatxen banketxera joan da diru eske.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-02-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Koldo Alberdi "Egileor II", Joxe Mari Mujika "Anatx"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egileor II
Ezkondu nitzan eta ez daukat
horren argi ataria,
nahiz eta izan umore ona
ta emazte dotoria,
diruan falta badaukat eta
hauxe da nere legia:
hamar bat miloi bai al dauzkazu
bankoko Iehendakaria?
Anatx
Nik konfiantza jarri behar det
gizon eta emaztian,
ta batez ere etorkizuna
amesten duen gaztian,
lanikan gabe nola dauzkagun
eta iristen ez di(r)an
nahi dezun haina utziko dizut
ehuneko hamabostian.
Egileor Il
Bankero jauna ez da mintzatu
oso bide txarretan,
hala ta ere alaitsu nago
pisu horrekin benetan,
kabi gozo bat moldatutzeko
nago itxaropenetan,
eta nik zuri ordainduko dizut
beste hogei bat urtetan.
Anatx
Hogei urtetan luzatu zaigu
eskalearen denbora,
lehendabiziko eskatze hori
jaunak jarri zaigu moda,
lanikan gabe daukagu edo
erori dana parora,
gero nundikan paga(t)uko dezun
jakingo nuke gustora.
Egileor Il
Dirurik ezaz bankero jaunak
jarri du mutur izua,
ta ordaintzeko lehenbailehen eman
digu bere abisua,
baita ere jarri uste gabean
aurretik ez zan plazua,
beste(r)ik ez bada eskean e(g)inaz
ordainduko det pisua.
Anatx
Ez dadukanak segurua da
daukanari eskatzea,
ta zelebria ez ote degu
gizon gaztean trantzea,
zuk hobe dezu hogei urtean
zor dezuna pagatzea,
eta pagatzen ez badidazu
neretzako da etxea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra