Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-03-03 Elgeta Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Peñagarikano solteroari eta Lopategi ezkonduari euren bentajak zeintzuk ziren galdetu zien.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Gu zeinen ondo bizi geraden
nahi al dezue aditu?
Honek soldata ona du baina
andrearekin partitu,
eta ni berriz eskiatzera
Astunaldera abitu,
hemen soltero egote honek
bentaja haundiak ditu. (BIS)
J. Lopategi
Une denetan ez du azaltzen
orain dakarren afana,
solteru eran Peña gazteak
zabaldu nahi luke fama,
eskiatutzen dibertsioa
beste gauzetako lana,
beti bilatzen ibili behar
nik seguru daukadana. (BIS)
Peñagarikano
Herririk herri libre ibiltzen naiz
ardo tantak haizetuta,
nunnahi jaten det razio angula,
haragia gisatuta,
neure etxera beti joaten naiz
ondo asko osatuta,
ta honek muturrak gosaltzen ditu
sermoi saltsan gozatuta. (BIS)
J. Lopategi
Sermoi saltsa ta gero muturrak
halare zintzo eta fin,
oso gustora bizi naizela
gaur egingo nizuke zin,
gustagarriak gertatzen zaizkit
gau t´egun zenbait ahalegin,
libertadea oso ona da,
baina lagun on batekin. (BIS)
Peñagarikano
Beti batekin jolasten ere
ez al zerade aspertu?
Eta nik berriz bi eta hiru
hor izaten ditut gertu,
ta horregatik ni uztartzera
zuk ez nazazu behartu.
Honen andreak senarra badu,
gizonik ez zuen hartu! (BIS)
J. Lopategi
Edozer gauza esan lezake
gauza hortan ezeza(g)unak,
labankada asko egiten ditu
arlo hortan Peña jaunak,
gozamen asko ekarri dizkit
ezkontzaren eraztunak,
gizona zer den ez leike jakin
andra probatu ez dunak. (BIS)
Peñagarikano
Andrea ez du konforme utziko
hau bezelako aIprojak,
ezkondu aurretik opari asko
eraztun eta alajak,
baina soltero egote honek
beti baditu bentajak,
pozik hartuko lituzke honek
solteron jiji ta jajak. (BIS)
J. Lopategi
Nik ondo dakit solteruaren
berri ta ezkontzaren hitza,
nola dan gure mundu honetan
zorioneko bizitza,
bestela uste badezu ere
nahiko erratua zabiltza,
dibortzio bat laster genuke
hau ezkonduko balitza. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra