Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-03-12 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena
Bertsoa entzun |
1989-03-12 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez da erreza, hor ibiltzea
bertsolariak bezela,
gustukoa dut urtero jokoan
jarritzen duten txapela,
baina izanik ni hain txikia
ta hain kantari txepela,
lehengo lekuan nere partetik
han gelditu ditezkela.
Kantu lanean, izaten dira
sarritan hor une larrik,
eta jendeak egoten dira
txapela baten egarrik,
egia esan neretzat dira
hoiek neretzat lan berrik,
bururik ere ez daukat eta
ez dut txapelan beharrik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra