Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-08 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1989-04-08 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ager bide bat azaldu behar
galdetzen zidaten gauzai,
nola ez dagon egoterikan
besteak konpontzeko zai,
ta euskaldunak nere ustetan
aitor genezake nunnai,
nondik gatozen badakigu ta
nora goazen ere bai.
Denok dakigu Herri zahar hau
atzotik ez dala hasten,
aurrerapenak bultzata hemen
ez gera ari eskasten,
beste batzuek ari dirade
hemengo bazterrak nahasten,
nora goazen dakitelako
ari dira galerazten.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra