Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1989-10-12 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Sagastume, Martxeli
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Lana
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsolarien txapelketa gain-gainean daukagu eta hauteskundetarako ezezik, txapelketa horren inguruan ere egin omen dituzte enkuestaren batzuk. Zuek jakingo duzue horien berri eta guk ere zer dioten jakin nahi genduke...

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1989-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Berehalaxe hastera doa
txapelketaren jokua,
bukatutzean batzuek irri,
beste batzuek malkua,
nik enkuesta bat bakarra daukat
neronek egindakua,
Beltza eta biok guk finalean
badaukagula lekua.
Telleria
Jendeak dauzkan itxaropenak
ez dira oso pitinak,
bertso entzule hoien artean
daude egarri ta grinak,
eta enkuestak zer lioketen
jende talderik haundinak,
txapelduna ta ordekoa (e)re
ez diradela hain finak.
Egaña
TxapeIketa da gaur egunean
denok daukagun ametsa,
enkuesta hori entenditzea
ez da asunto erreza,
ni enkuestatan azaldu arren
oso gauza ezereza,
aizak Lizaso deskuida hadi
ta emango diat sorpresa.
Peñagarikano
Kasikan ez du pena merezi
enkuesta egiten hasteak,
poza galanta eman dezake
nik neuk txapela jazteak,
aurten Lizaso baietz txapeldun
aiton zaharraren usteak,
ta aurten baietz Peña txapeldun
diete neska gazteak.
J. Lopategi
Egaña, Peña, ta Telleria
badute nahiko jenio,
baina lehen ere esan nien nik
berdetxo daude oindio,
nolanahi ere garaia heltzean
jokatu behar serio,
aurreko enkuestak ta errespuestak
ez dute ezer balio.
S. Lizaso
Kontuak garbi esan beharko
alferrik gabiltz bestela,
nik bazekiat Beltza prestatzen
gogotik ari haizela,
baina aurten e(re) gazteren batek
jaso behar dik txapela,
zahartu eta ondu ez bahaiz
ardoak ohi dun bezela.
Telleria
Nahiz Beltzak esan hiru gazteak
ez daudela momentuan,
entrenamentu batzuk eginak
nik bederatzi puntuan,
Balda aldera inguratu ta
hasitakoan kantuan,
gure jokura goazela hik
hartu behar dek kontuan.
Egaña
Neska gazteen ustetan beraz
Peñarentzat da txapela,
baina badakit ultzerarekin
medikutan dabilela,
hark esan zion memoriantzat
fosforoa ona dela,
pospoilo kajak jaten hasi da
ogia balitz bezala.
Peñagarikano
Esan dizuet ni animatzen
dago hainbat neska gazte,
txapel zikin bat dela medio
majina bat buruhauste;
«aurten hik Beltza hori jazterik
behintzat ez zakela uste,
juradukoak marrokitarrak
jartzen ez baldin ba(d)ituzte.
J. Lopategi
Hik ondo dakik horrela ez dela
nik orain aipatu gabe,
juradukoak beti bezala
gehienak hemen dirade,
eta akaso ez naiz izango
inoiz Lizasoren pare,
baina zuekin ez daukat lanik
ezkerrez jokatuta (e)re.
S. Lizaso
Garaia heltzean agertu behar
norberak hainbat malezi,
joan dan urtean gertatu zanak
ez ziraden egin grazi,
Peña ta Beltza bertsotan hasi
aldrebes edo itxusi,
gutxieneko doinu berean
zuek kantatzen ikasi!
Telleria
Kalean zehar hortikan dabiltz
sondeoaren emaitzak,
eta berorrek sortu izan ditu
bertsolarientzat gaitzak,
Peñak ultzera, eta gaixorik
omen dabil Amuriza,
Beltza zu ere beltz zera baina
alfer-alferrik zabiltza.
Egaña
Nahiz badakidan guk txapelikan
ezin dugula irabazi,
entzun dedanak erantzutea
mereziko luke kasi,
«aizak hi Beltza bene-benetan
pertsona biboa haiz hi,
gure beldurrik ez baldin badek
semifinaletan hasi ... »
Peñagarikano
Semifinalen dago Egaña
berdin Imanol Lazkano,
ta bibotea duen mutila
ez dago batere sano,
ta Lopategi eta Lizaso
aurrez-aurre, mano-mano,
irteten banaiz, aurten txapeldun
Anjel Peñagarikano.
J. Lopategi
Horrenbesteko milagrorikan
ez daiteke gerta aurten,
jarri al zerate hauen esanak
arreta haundiz entzuten?
Nik galderarik luzatu gabe
hasi zaizkit erantzuten,
hortik hartu gaur kontua denok
hauek zenbat beldur duten!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra